ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17rako. Mobilizazio horren bitartez, Hego Euskal Herrian 1.500 euroko Lanbidearteko Gutxieneko Soldata ezar dadin eskatuko dute. Deialdi horren oihartzuna iritsi da Lasarte-Oriara eta herritar talde batek jakinarazi du egun hori antolatzen hasteko bilera irekia aurrera eramango duela gaur, Antonio Mercero aretoan, 18:30etik aurrera. "Zatoz eta guztion artean antolatuko dugu eguna", adierazi dute.