Asunak talde feministako kideek gogorarazi dute eragilearen jarduna berrartu dutela eta biltzen hasiko direla, besteak beste, gero eta hurbilago dagoen Martxoaren 8ko egitaraua prestatzeko. Xirimiri elkartean 19:30ean elkartuko direla iragarri dute. Lasarteoriatar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.