Euskal Herri osoan gauzatzen duten egitasmo hori Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria eragileak eta udalak ekarri dute herrira. Jakinarazi dute bilera informatiboa egingo dutela hilaren 10ean, Antonio Mercero aretoan, 18:00etatik aurrera. Interesa dutenak "aldez aurretik hartu beharreko inolako konpromisorik gabe" bertara daitezkeela zehaztu dute. Hori bai, eskatu dute joateko asmoa dutenek 696 01 47 86 telefono zenbakira deitzeko hitzordu horren aurretik. Oporrak Bakean programaren xehetasunak eta harrera prozesua esplikatuko dituzte.
Udal ordezkariek adierazi dutenez, Oporrak Bakean herrira ekarrita "nazioarteko elkartasuna eta giza eskubideen defentsa" kokatzen ditu bere "ekimen publikoen erdigunean". Bidenabar, Mendebaldeko Sahararen auziarekin duen "konpromiso historikoa" berretsi dute eta udalerriko sendiak parte hartzera animatu dituzte.