Bolo-bolo dabiltzan bi gairi buruzko solasaldia aurrera eramango du Lasarte-Oriako EH Bilduk ostegun honetan, hilak 5, Antonio Mercero aretoan, 18:30etik aurrera. 'Osasun politikak eta zaintza udaletatik' izenburuko mahai ingurura gonbidatuko ditu Rebeka Ubera, Larraitz Arriola eta Esti Aldeiturriaga. Solasaldia herriko udal taldeko zinegotzietako batek gidatuko du, Oihan Agirretxek. Antolatzaileek jakinarazi dute euskaraz ariko direla hizlariak baina unean uneko itzulpen zerbitzua eskura izango dutela hori behar dutenek.