Salgai jarri dituzte bertso bazkari literariorako txartelak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 27a

Iazko bertso bazkari literarioa.

Otsailaren 21a, herritarrek bertsolaritza eta literatura elkarrekin dastatzeko aukera izango duten eguna. Bertso bazkari literarioa larunbat horretan aurrera eramango duela iragarri dute Lasarte-Oriako Literatur Txokoko kideek, baita jarduerarako txartelak salgai jarri dituztela ere. Ilargi, Jalgi edota Tiburtzio Artizar tabernetan eskuratu ahalko dituzte herritarrek, 30 euroren truke (langabeek eta ikasleek 20 euro ordaindu beharko dituzte). Ane Labaka, Miren Artetxe eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan; Leire Vargas idazleak jarriko dizkie gaiak.

Urtero bezala Xirimiri elkartean egingo dute bertso bazkari literarioa. 14:00etan hasiko dira bazkaltzen eta ostean hasiko dira lanean Labaka, Artetxe, Enbeita eta Vargas.

 
Erlazionatuak