Lasarte-Oriako Literatur Txokoko lagunek antolatutako ekitaldia da. Ane Labaka, Miren Artetxe eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan; gaiak Leire Vargasek jarriko dizkie.
Antolatzaileek jakinarazi dute salgai jarri dituztela txartelak eta Ilargi, Jalgi nahiz Tiburtzio Artizar tabernetan eros ditzaketela herritarrek, 30 euroren truke (langabetuek eta ikasleek, 20 euro).