Mintzapraktika egitasmoan izena emateko azken egunak dira

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 26a

Urte berrirako erronka polita izan daiteke euskaraz bizitzen hastea edota are intentsitate gehiagorekin egitea. Mintzapraktika egitasmoak horretan laguntzen die parte hartzen dutenei. Sinplea da funtzionamendua: hizkuntza praktikatu nahi duten pertsonak (bidelariak) ordubetez elkartzen dira horretan lagunduko dienarekin (bidelaguna); lasai eta eroso jarduteko guneak eratzea da xedea.

Maiztasuna, normalean, asterokoa izaten da baina partaideen beharrizanetara egokitutako gero eta talde gehiago sortzen ari dira; aurten 8.000 bat euskaltzale parte hartzen ari dira, Taupa mugimenduak emandako datuen arabera.

Eta are gehiago izan daitezke, erronkari heldu eta Mintzapraktika egitasmoko kide pertsona gehiago animatzen badira. Interesa dutenek kultura@ttakun.eus helbidera idatzi edo 688 53 78 59 telefonora dei dezakete.