Egitasmoa Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzatzen du, Ttakun Kultur Elkartearekin, Andre Joakina Haur Eskolarekin, Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeekin, Burunzpe eta Landaberri guraso elkarteekin eta Muntteri euskaltegiarekin elkarlanean.
Atzo arratsaldean egin zuten aurkezpen ekitaldia eta gonbidatu bereziak nahiz sorpresak ez ziren falta izan: egindakoa koloreztatu zuen Porrotx pailazoak eta eskusoinuarekin trebe aritu zen Hugo Amil gaztea, Ttakunenea elkartea girotzen. Ttakun Kultur Elkarteko kudeatzaile Haritz Salaberriak izen ematearen eta egitasmoaren nondik norakoak azaldu zizkien bertaratutakoei, parte hartzera animatzearekin batera.
