Kiroldegiko abonamenduen eguneraketa

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 19a

Lasarte-Oriako Udaleko Kirol Sailak 2026 urteko abonuen kudeaketaren berri eman du. Bazkideen alta emateko moduak eta ordinketaren nondik norakoak jakiarazi ditu kirol zerbitzuak

Erabiltzaileen altari dagokionez, ordainketa helbideratuta duten erabiltzaileak ez dute izapiderik egin behar, zuzenean berrituko zaie bazkidetza.

Pagamendua helbideratua ez dutenek, abonua indarren jartzeko eskaera egin behar dute. Alta emateko honako bideak ahalbideratu dituzte: Maialen Chourraut kiroldegian, kirolak@lasarte-oria.eus posta elektronikoa edo 943- 37 61 82 telefonoa.

Bazkide guztiek ordainketa epeen jakinarazpena jasoko dute SMS edo mezu elektroniko bidez. Mezu horretan abonamendua helbideratuta dutenei zuzenean kobratuko zaiela zehaztuko da; gainerakoei ordainketa egiteko eta ordainagiria aurkezteko epea.

Era berean, Mugiment txartelan dauden erabiltzaileek aplikazioaren bidez berritu behar dutela gogorarazten du zerbitzuak. Edozein arazo izanez gero, Maialen Chorraut kiroldegiko harrerara joan daitezke.

Erlazionatuak