Alboka Abesbatzako kideak kantu kantari ibili dira erdigunean barrena. Kalbario bidean elkartu dira 11:00etarako eta aurreneko abestiak bertan interpretatu ostean ekin diote bideari, giroa ez baitago toki bakar batean geldi egoteko. Zenbait taberna ataritan jarraitu dute kantatzen, eguraldi txarrari aurpegi onak eta ahots are hobeak jarrita.
abe 24, 15:17 Kultura