Kantuan agurtu ditu gabonak Albokak

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 21a

Alboka Abesbatzak kontzertua solidarioa eskaini du larunbat iluntzean, Ama Brigitarren komentuko kaperan. Bildutako diru guztia CEAR erakundeari eman zaio. 

 

Gabonak iristear direla ospatzeko, Iluntasunean argi izeneko kontzertua eskaini du Alboka abesbatzak, Ama Brigitarren komentuan, larunbat iluntzean. Garai ilun hauetan argitasunik ikustearren, ahotsen doinuei instrumentuenak ere gehitu zaizkie. Izan ere, Amaia Dorronsorok pianoa jo du, Carolina Muñozek perkusioa, Andoni Gonzalezek akordeoia eta baxua Unai de Andresek.

Ohiko legez, emanaldi solidariao izan da, eta jasotako dirua CEAR erakundeari bideratu zaie. Erakunde horrek migratzaileen, aberrigabeen eta errefuxiatuen giza eskubideak eta garapen integrala sustatu eta defendatzen ditu.

Aretoa jendez bete delarik, Montse Latorrek zuzendutako taldeak eguberrietako kantutegiko hainbat abesti kantatu ditu:

  • Kyrie eleison, Piatr Janzac.
  • Ubi Caritas, Ola Gjeila.
  • Hodie christus natus est, Benjamin Britten.
  • Dormi jesu, John Rutter.
  • Seaskatxo bat, Iker Gonzalez.
  • El noi de la mare, mold.: Ernest Cervera.
  • Cantemos a María, mold.: Juan Tony Guzman.
  • Agur Jesus, Maria, Jose, Enrique Zelaia.
  • Ur goiena, ur barrena, Olatz Zugasti, mold.: Amaia Dorronsoro. 
  • Dizdizka zeruan, Eva Ugalde.