Titare jostun taldea osatzeko deia egin du Ttakun Kultur Elkarteak: izena emateko epea gaurtik urtarrilaren 12ra artekoa izango da, egun hori barne: 695 78 53 89 (WhatsApp) edo kultura@ttakun.eus dira bideak. Hamabi lagunentzako tokia dago; asteartero bilduko dira osasun zentroko erabilera anitzeko gelan, 15:30etik 17:30era.