Hauxe da hilaren 24rako egitarau osoa:
- 11:00etatik aurrera, herriko ikastetxeetako guraso elkarteek antolatutako kantu jira, herrian barrena.
- 12:00etan, txokolate jana, Okendo plazan.
- 12:00etatik 14:00etara, Mari Domingi eta Olentzerorekin egoteko txandak, Antonio Mercero aretoan.
- 17:30ean, desfilea, Loidibarren pilotalekutik Okendo plazara.
- 18:00etan, ikuskizuna, Okendon: Mari Domingi, Olentzero, Xixuko, Maritxu Teilatuko, Porrotx, galtzagorriak eta beste zenbait gonbidatu ariko dira.
