Arto irinarekin talo goxoak nola egin ikasteko aukera izango dute herritarrek ostegun honetan, Ttakunenea elkartean (Iñigo de Loiola kalea, 6). Bi txandatan ariko dira talogileak bertaratzen direnei irakasten: 17:00etan eta 18:30ean. Parte hartu nahi dutenek kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute edo, bestela, Geltoki kaleko 4. zenbakiko bulegora etorri, 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dute 12 urtetik beherako gaztetxoek helduren batekin joan beharko dutela Ikastalora.