EGUBERRIAK

Olentzero, Mari Domingi eta lagunak laster etorriko dira!

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 12a

Lasarteoriatarren artean ilusio gehien pizten duena da Olentzero, Mari Domingi eta lagunen (Xixuko ahatea, Maritxuteilatuko eta Porrotx) etorrera. Aurten ere ez dute hutsik egingo eta hilaren 24an iritsiko dira herrira. Goizean, ordu pare batez, pertsonaia kuttun horiekin egoteko harrera txandak prestatu dituzte eta jakinarazi dute hilaren 17an irekiko dutela izen ematea. Ordu tarte bat erreserbatu nahi dutenek Geltoki kaleko 4. zenbakiko bulegora etorri beharko dute, 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara. Ongietorriaren egun horretako egitarau osoa aurrerago aurkeztuko dute antolatzaileek.