Txistorra eta musika, auzoa animatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 1a

Hilaren 13an txistorra jana aurrera eramango dute ILBE Iñigo de Loiolako Bizilagun Elkarteko kideek, 11:00etatik 14:30era. Momentuan prestatutako pintxoak banatuko dizkiete bertaratzen direnei eta goiza girotzeaz arduratuko dira DJ Karpin zein Kilkerband txaranga.

Eragile horretako kideek adierazi dutenez, ekimen horrek "auzoan dagoen auzolanerako espiritua" indartuko du; herritarrek hemengo gastronomiaz eta musikaz gozatu ahalko dute.