Karmele Urkola eta Julia Navasek eskuratu dituzte Udazkeneko Festako erosketa bonu nagusiak

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 11

Olmi mertzerian banatu dituzte sariak.

Aterpea merkatarien elkarteak tokiko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen leialtasuna saritzen jarraitzen du. Oraingo honetan, eragile horretako nahiz udaleko ordezkariak Kale Nagusian dagoen Olmi mertzerian elkartu dira, kanpainak iraun bitartean udalerriko dendetan kontsumitu eta zozketako irabazleak izan direnei egokitu zaizkien sariak emateko. 1.500 euroko balioa duten lau erosketa txartel eman dituzte.

500 euroko bonu bana etxeratu dute Karmele Urkolak (bihar bere urtebetetzea dela kontatu du, gainera) eta Julia Navasek. Mario Vidal eta Carlos Garciak, berriz, 250 euroko erosketa txartel bana poltsikoratu dute. Lauek pozarren jaso dituzte zozketan irabazitako sariak eta hilaren 30a baino lehen erabiliko dituzte. Talde argazkia atera ostean, Aterpearen zuzendaritzako kide Ana Laureanok txartel horiek erabiltzeko jarraibideak eman dizkie saridunei.

Aterpeako kideek nahiz udal ordezkariek goraipatu egin dituzte Udazkeneko Festa bezalako egitasmoak eta aurreratu dute ekimen gehiago ari direla prestatzen, gero eta hurbilago dauden Eguberriei begira. Merkatarientzat garai "garrantzitsua" izan ohi dela nabarmendu dute.

Erlazionatuak

Urtaroa gogotik ospatu dute

Txintxarri Aldizkaria urr 26 Ekonomia