Aipatu zentral eoliko hori eraiki nahi zuten eremuan harrobia dago, batetik. Sociedad Financiera y Minera SA enpresak kudeatzen du eta Mendiko Haizieren asmoen berri jakin zuenean, erreklamazioa aurkeztu zuen. Hori horrela izanik, Eusko Jaurlaritzak zenbait baldintza ezarri zituen, harrobian lanean ari diren beharginen segurtasuna bermatzeko. Aerosorgailuen altuera osoa 189,5 metrokoa izatea jasotzen zuen proiektuak eta, langileak ez kaltetzeko, gutxienez 284 metrora jarri behar zituzten gutxienez haize errotak.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak berak kultur ondasun izendatu zuen Buruntzako Herrixka Gotortuaren Gune Arkeologikoa, 2010ean. Zentral eolikoaren eragin eremu berean kokatuta dago eta kaltetua izan daiteke gisa horretako tamaina handiko azpiegiturak bertan eraikiz gero, aerosorgailuak barne.