Eneko Gallardo: "Ilusio handia egin dit Ipar martxako proba irabazteak"

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 26a, 14:21

Eneko Gallardo, Ipar martxako garailea.

Eneko Gallardo herritar gaztea duela hilabete animatu zen makilak hartzera. Lehenengoz parte hartu du V. Ipar Martxa lehian eta probako buru izan da hasieratik

Ilusioa egiten dizu herrian irabazi izanak?

Ilusi handi egiten dit herrian irabazteak. Gainera, lehen aldia izan da lehiatzen dudana eta ondo joan da. Lehenengo aldia izan da denetan; Ipar Martxa egiten, baita lasterketan ere.

Nola joan da lasterketa?

Hasieratik ondo joan naiz. Erritmoa jarri dut, topera. Inork ez pasatzea nahi nuen, zeren bestela gaizki joango zela nuen buruan.

Zer moduz sentitu zara ibilbidean?

Ibilbidea prestatu dut topera. Entrenamenduak bideko zatiak egiten egin ditut buruan sartzeko. Aldapa behera eta aldapa gora da. Ez dut gaur arte osoa egin, baina ondo joan da. Azkeneko zuzengunean indarrak galdu ditu pixka bat, baina bestela ondo.

Entrenamenduak neure kabuz egin ditut. Ipar Martxako taldearekin batu naiz bitan, uste dut, haiekin ibilbidea ikusteko.

Nola animatu zara Ipar Martxako proban partea hartzera?

Nire ama hasi zen orain dela pare bat urte ipar martxa egiten eta lasterketan ateratzeko animatu zidan. Orain hamasei urte bete ditudala eta parte hartu dezakedala entrenatzen hasi naiz. Duela hilabete edo hasi nintzen. Astean bitan egin izan dut saiotxo bat.