Nola joan da lasterketa?
Hasieran ondo joan da. Euria hasi duenean erritmoa mantsotu eta pixka bat kosta zaigula, baina gero berriro martxa hartu dugu eta oso ondo joan da.
Urbileko aldapatxo hori agian kosta zait, baina beste guztia nahiko ondo. Aurreko urtean bezala.
Ez zenuen lehen aldian lasterketan, ezta? Nola joan da ibilbide moldaketa?
Ez, bigarren aldia da, iaz ere parte hartu nuen. Beno, distantzia aldetik antzekoa izan da, beraz, horrek ez du eraginik izan niretzat.
Adela Gipuzkoa ELA gaixotasunari ikusgarritasuna ematen dion taldearekin atera zara lehiatzen. Nola animatu zara horretara?
Nire lagun baten aitarengatik hasi ginen ELAren taldearekin parte hartzen lasterketa honetan. Duela bi urte jakinarazi zioten gaixotasuna zuela eta duela hilabete batzuk utzi gaitu.
Bera kirolaria zen. Gu lasterketa korrika egiteko moduan ez ginen garai horretan eta ipar martxarekin probatzeko hautua egin genuen. Aurreko urtean parte hartu genuen lehenengoz eta aurten ere beregatik egin dugu.
Beraz normalean ez zara Ipar Martxan ibiltzen?
Ez, beste kirol batzuk egin izan ohi ditut. Baina hemendik aurrera, agian pixkanaka animatuko gara gehiagotan egitera.
Herritarren giroak ere lagundu du?
Bai. Nahiz eta eguraldi txarra egon, jende piloa zegoen animatzen. Asko animatzen dute, gainera, eta horrek asko laguntzen du.