Nola joan da lasterketa?
Lasterketa ongi joan da. Bosgarren kilometrora arte taldean joan gara. Gero buru jarri naiz eta erritmoa azkartu dut. Zazpigarren kilometroan gorputzak eman ahal zuen guztiarekin jo dut erasoa eta azken kilometro eta erdian atzean utzi dut azken aurkaria. Pozik egindakoarekin.
Lehen aldia duzu lasterketan, espero al zenuen podiumeko gorenera igotzea?
Ez nuen espero. Ez nuen ideiarik nortzuk izango ziren nire aurkariak eta beraz, ez nekien nola joango zen lasterketa.
Normalean horrelako lasterketak lehiatzen al dituzu?
Nik triatloia egiten dut eta orain denboraldiaurrean lasterketa herrikoietan parte hartzen dugu.
Zer iruditu zaizu ibilbidea?
Ibilbidea gustuko izan dut. Aldaketa asko dago. Lehen zatian aldapak ditu gora eta behera eta gero nahiko laua da. Oso ondo joan da.
Herritarren giroak ere lagundu du?
Lasarte-Oriako erdigunetik behin baino gehiagotan igarotzen zara eta jende ugari dago animatzen. Errepikatuko dut ziurrenik.