Trafikoan moldaketa ugari egingo dituzte biharko

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 25a, 09:03

Kale Nagusia izango da lasterketarako itxiko duten igarobideetako bat.

Ostadar SKTko kideek prest dute dena 28. Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia eta 23. Korrika Festa aurrera eramateko bihar, 10:30etik aurrera. Ekimen horien eraginez trafikoan moldaketa ugari egingo dituztela jakinarazi dute. 

Gauzak horrela, herritarrek ezingo dute Geltoki kalean aparkatu gaurko 15:00etatik biharko 15:00ak arte. Bestalde, parte hartzaileen igarotze orduak eman dituzte, gutxi gorabeherakoak: Michelin 10:33–10:37 | Urbil 10:36–10:44 | Oriarte 10:39–10:52 | Zumaburu 10:42–10:59 | Zirkuitua 10:45–11:06 | Bugati 10:48–11:13 | Hipodromoa 10:52–11:21 | Txiki Erdi 10:58–11:36 | Okendo 11:01–11:43.

Krosaren antolatzaileek bizilagunei gomendatu diete "ibilbide alternatiboak" erabiltzea eta udaltzainen jarraibideei men egitea. Zenbait kale itxi egingo dituzte 10:30etik 11:45era arte, gutxi gorabehera.

Erlazionatuak