Hauxe da TXINTXARRI-ren erredakziora bidali duten idatzia:
"Urriaren 15ean kaleak hartu!
Bi urte pasa dira Israelek Palestinaren aurkako genozidioa berrabiaratu eta gogortu zuenetik, baina bi urte bete dira Palestinaren aldeko elkartasunari beste bultzada bat eman zaionetik.
Egoera larria bizi dute Gazan eta neurriko erantzuna ematen jarraitu behar dugu munduko txoko guztietan. Horren erakusle ari dira izaten azken asteak. Urriaren 2an ikasle greba jendetsua deitu zuen IAk, arratsaldean manifestazioa egin zen Hernanin eta urriaren 4an Iruñea bete genuen 50.000 pertsonek. Bide horretan jarraitu eta urriaren 15ean ere kaleak hartu behar ditugu.
Izan ere, Trumpek proposatutako bake plana iruzur hutsa da eta horren aldeko jarrerarekin ari dira mendebaldeko gobernuak euren buruak zuritu nahian. Bi estatuen irtenbideak ez du zentzurik, Israelgo estatu sionistaren onarpenarekin genozidioa betikotzeko berme besterik ez litzateke. Zentzu honetan, diskurtsoa epeldu gabe, Palestinaren askatasuna eta Israelen desegitea aldarrikatzen jarraitzea ezinbestekoa da. Baita, estatu sionistarekin kolaboratzen duten gobernu zein enpresak seinalatzea ere.
Palestinar erresistentziaren defentsan eta Israel desegitera bidean, kaleak hartzen jarraitu behar dugu. Horregatik, gazteok ere aurrerapauso bat eman dezagun gazte komiteak sortu ditugu. Lasarten, ostiral honetan (hilak 10) Manuel Lekuona Kultur Etxean hitzordua dugu, 19:30ean. Antolatu eta borrokatu!
ISRAEL DESEGIN! PALESTINA ASKATU!"
Lasarte-Orian ez ezik, Hernanin eta Urnietan ere egingo dituzte komite horien saioak.