Kantuak, ametsak eta eszenatokia partekatu izana eskertu diete

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 7a, 11:13

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Ostirala iritsi da!' ikuskizunaren emanaldia egin zuten joan den larunbatean. Azken urteetan ohitura bilakatu den moduan, Jalgune elkarteko kide ugari igo ziren emanaldia bukatu aurretik, 'Pausoka, pausoka' elkarrekin kantatu eta dantzatzera. Ariketa hori egin izana estimatu diete sudurgorriek.

Hitzez gain, honako olerkitxo hau ere prestatu dute eskerrak emateko:

Lasarte-Orian izan gara…
eta gure herria da!
Jalgune Elkartea gurekin,
gure lagun maitagarriekin!
Denona eta denontzat mundua,
hori dugu helburua!
Kantari, dantzaz, irrika…
bagoaz pausoka korrika!
Jalgune milesker…
eta zorionak 
infinitu bider!