'Ostirala iritsi da!' ikuskizuna eskaini dute, kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 5a, 15:30

Manuel Lekuona Kultur Etxeko audiotorioa leporaino bete da, sarrerak agortuta baitzeuden. Ikuskizunak 70 minutu iraun ditu.

Porrotx eta Marimotots pailazoek Ostirala iritsi da! emanaldia eskaini dute, larunbat arratsaldean, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Haiekin batera Pupu eta Lore izan dira, baita Txapas ere. ObraTxapasen kaxa magikoa ipuin eta disko ilustratuan oinarrituta dago. Musikak, nola ez, presentzia handia izan du, etaTxapasen errepertoriotik hartutako kantuak eta Xabier Zabalak ondutakoak entzun dira. Irriek eta bihurrikeriek tartea izan dute.  

Ostirala iritsi da! ikuskizuna omenaldi bat da. Josu Txapartegi Aramendi "Txapas" euskal akordeoilari, idazle, abesbatzako zuzendaria eta organo jolea da, besteak beste, ezaguna Ostirala iritsi da kantuaren sortzaile izateagatik. Gaur egun, iraskasle erretiratu da. Hark hezitzaile lanetan egiten duenagatik, lasarteoriatar pailazoek lan honekin aitortza egin nahi izan diote; hari eta hezitzaile guztiei. Honen harira, emanaldia Txapasen erretreta hartu aurreko azken eguna garatzen du. 

Etxeko txikienak gurasoekin eta aitona-amonekin gerturatu dira, auditoriora. Aretoa bete-beteta izan da. Hitzorduarekin bat eginda, askok aurpegia margotuta ekarri dute; gutxi batzuk, Katxiporreta Kooperatibakoaren antzera, bigotea ere soinean izan dute. Jalguneko kideak ere eserlekuetan izan dira. 

Erlazionatuak

Txapasekin beti ostirala delako

Txintxarri Aldizkaria 2024 aza 20 Kultura