Jai giroan murgildu da Sasoeta auzoa, asteburuan. Ospakizunak ostiralean hasi ziren. Egun hartan, gogotik disfrutatu zuten lehenengo egunaz. Indarrak hurrengo bi egunetarako gordeta, larunbata jarduerez beteriko eguna izan zen. Hiru egunetatik, festaz beteriko egun oso bakarra.
Goizean goiz, VII. Patata Tortilla Txapelketarekin hasi ziren. Sei parte hartzaile izan ziren, eta hiru sari. Lehia hura Andatza Plazan eman zen. Jaizkibelgoan, aldiz, haurrentzako eta helduentzako futbolin txapelketa burutzen ari baitzen. Bertan ere hiru ordainsari izan ziren. Goiz eguzkitsua eta epela aprobetxaturik, auzotar asko gerturatu zen Extremadura Etxeak prestatutako apurrak jatera, eguerdi aldera. Ilara ederra osatu zen, eta prestatutako jaki guztiak jan zituzten, kasik. Ohiko legez, goxo-goxoak kozinatu zituen Extremeñako Estrella bazkideak lurralde hartako jakiak. Era berean, etxeko txikienek gozatzeko, LOZETeko buruhandiak Sasoetan barrena aritu ziren maskuriarekin askotariko adineko pertsonak harrapatzen.
Eguerdirako eguraldia okertuta, helduen danborrada Andatza plazan eraikitako karpan egin zen. Ibilaldia euriagatik moztu arren, parte hartzaileak alai eta umoretsu eragin zituzten danborrak eta kupelak. Euren gurasoek, lagunek eta bikoteek aterki azpietatik entzun zituzten doinuak.
Auzoko jaien azken egunerdiak berrikuntzak ekarri ditu. Izan ere, alde batetik, bigarren esku liburuen azoka eraman da aurrera, Andatza Plazan. Liburuen salmentarekin lortutako dirua jaien batzorderako bideratu da. Mangak, helduentzako nobelak edota umeentzako euskarazko liburuak. Lehenengo merkatuak eskaintza zabala izan du. Bestetik, enparantza berean, pil-pil erara egindako bakailao txapelketa gauzatu da. Zazpi bikote elkartu dira goizeko hamaiketatik prestatzen hasteko arrai platera. Tentuz aritu dira su artean. Bazkalordua ailegatuta, Jon Gonzalezek, Lordi Etxaondok eta Xabi Sanchok osatutako epaimailak elaborazio bakoitza baloratu ditu. Saltsa, zaporea, itxura...hainbat irizpide izan dituzte kontuan, eta azkenerako, Palomo Linares Elkarteko bi ordezkariren bakailaoak irabazi du. Saria Avenida tabernan bi menu izan dira.
Berrikuntza eta dagoeneko tradizio artean ospatu dira Sasoetako Jaiak, aurten ere. Hasi dira dagoeneko hurrengo urteari begira, egitarau koloretsua eta zaporetsua prestatzen, beste behin.