Mila esker aurtengo lehiaketan parte hartu duzuen guztioi! Maila ederra erakutsi duzue, bene-benetan. Eta eskerrik asko baita ere, nola ez, epaimahaikide izan diren argazkilari profesional Idoia Telleria Maritxalar eta Isaac Farre Ricori. Horiez gain, TXINTXARRI-ko erredakzioko bost langileotako bakoitzak bozkatu dugu.
Aurrerantzean antolatuko ditugu lehiaketa gehiago, beraz, adi egon eta animatu parte hartzera!