Gazako kazetari palestinarrak babestea da ekimenaren xedea, eta honako hiru aldarrikapenak barnebiltzen ditu:
- Elkarrekin, Israelgo armadak Gazako Zerrendan kazetariak hil izana salatzea eta erreportarien aurka egindako krimenen zigorgabetasuna amaitzeko eskatzea.
- Elkarrekin, hala nahi duten kazetari palestinarrak berehala ebakuatzen uzteko eskatzea.
- Elkarrekin, Israelgo agintariei eskatzea nazioarteko prentsak Gazako Zerrendarako sarbide independentea izatea.
Herri eragilea
Lasarte-Orian bada Palestinaren alde borrokan ari den eragile bat: Lasarte-Oria Palestinarekin Herri Ekimena. Azken hilabete luzeetan sutsuki mobilizatzen ari dira, eta Gazako sarraskia salatzearekin batera, Palestinarekin duten konpromiso "geldiezina" agertu dute. TXINTXARRI aldizkaria horien guztien lekuko izan da, eta horien berri eman du bere hedabidean.
Manifestazioa, Iruñean
Palestinarekin Elkartasunak plataformak manifestazio nazionala deitu du urriaren 4rako. Iruñean izango da, eguerdian, Antonutti parketik abiatuta.
Mobilizazio horrek hiru aldarri izango ditu oinarrian. Alde batetik, palestinarren erresistentziari babesa erakustea; bestetik, Palestinaren askatasuna lortzeko Israel suntsitu behar dela defendatzea; eta, azkenik, Israelekin harreman oro eteteko galdegitea.