Mendizaleek VI. Mendi Festaz gozatuko dute igandean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 26a, 09:45

Bakarka, bikoteka, familian edo taldean, Buruntzaldeako mendiez gozatzeko Mendi Festaren seigarren aldia antolatu du Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteak Lasarte-Oriako Udalaren laguntzaz. Mendizaleek bi ibilbide ezberdinen artean dute aukera eta guztia prest dute iganderako, hala nola, argazki galeraian ikusi daitekeen Buruntza zein Andatza mendi inguruetatik seinaleztapena

Lasarte-Oriako inguru naturala ezagutzeko bi ibilbide egingo dituzte mendizaleek. Luzean Buruntza, Belkoain, Atxulondo eta Andatza gailurrak igaroko dituzte 30 km-ko bideko parte hartzaileek; motzean, aldiz, Andatzako gailurrera dauden 15 kilometroko joan-etorriko bidea.

Okendo plazatik irteten lehenak martxa luzeko kideak izango dira; goizeko 07:00etan. Bi ordu geroago, 09:00etan, martxa motzeko irteera emango da. 

Bakoitzak nahi duen erritmora egin ahalko du ibilbidea, baina kontrol puntuetatik igaro beharko da. Hornidura puntuak ere izango dira bidean eta helmugan guztiek indarberritzeko aukera izango dute. Gainera, probako babesleen produktuak zein edizio honetako kamiseta ofiziala barne izango dituen Tratu on bat! markako poltsa jasoko dute kirolariek. 

Antolatzaileek gogorarazten dute, kontrol-txartelak Okendo plazan jaso behar direla proba bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago.