Martxa luzeko mendizaleak izan ziren lehenak eguna agurtzen. Goizeko 7:00etan atera ziren Antonio Mercero plazatik; aurretik 26,5 kilometro eta 1350 metroko desnibel positiboko bidea zuten. Belkoain eta Andatza mendietako gailurrak
Bi ordu geroago, martxa motzari eman zion hasiera elkarteak. Umore onean Andatza mendiko bidea hartu zuren guztiek.
Antolatzaileek azpimarratzen duten modura, proba ez lehiakorra izanik, bakoitzak bere erritmora egiteko aukera zuen eta parte hartzaileek Lasarte-Oriako inguruko mendiez gozatzeko gogoak zituztela ageri zen irteera puntuan. "Umore ona, irribarrea eta goiz polit batez gozatzeko gogo bizia" nabari zirela zehaztu dute.
Guztira 250 pertsona (92 martxa luzean eta 158 motzean) iritsi ziren helmugara eta bertan mokadu ederraz gozatu ahal izan zuten indarrak berreskuratzeko.
Irakurketa ona
Antolatzaileak probako irakurketa positiboa egin dute eta pozarren daude jasotako mendizaleen iritziekin. Gainera, hainbeste parte hartzaile espero ez zituztela ere onartu dute: "Ez genuen espero aurreko edizioetan bezala asko izena emanda egotea, mendiko zirkuituan egindako proben masifikazioa zela eta, baina probaren aurreko egunetan jende askok eman zuen izena".
Eta eguraldiak horrelako probetan duen eragina azpimarratu dute. "Asko eguraldia nolakoa izango den ikusteko zain daude, eta, egia esan, arlo honetan sekulako zortea izan dugu, batez ere igandean".
Era berean, eskerrak eman nahi dizkiete Lasarte-Oriako Udalari, probako babesleei eta, batez ere, aurreko egunetan eta egunean bertan boluntario lana egin duten taldeko kide eta lagunei.