Euren txirringak eraman nahi dituzten herritarrek MUGI txartel pertsonalizatua eraman eta erakutsi beharko dutela jakinarazi dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek eta Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak. Halaber, agiri hori oraindik ez dutenei laguntza emango diete izena eman eta ematen dituen abantailez gozatzen has daitezen: garraio publikoa erabiltzerakoan deskontuak, doako ibilgailu aldaketak... "Menpekotasuna duten pertsonen laguntzaileek eta 12 urte baino gutxiagoko haurrek doan erabil dezakete zerbitzua", gehitu dute.
Mugikortasun Astearekin bat egin du udalak eta aipatu ekimen hori jaso du egitarauan.