Udal Euskaltegiko zenbait taldetan tokia dute oraindik

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 18a, 15:00

Ikasturte hasiera irudikatzeko ekitaldia egin zuten eskualdeko euskaltegietako kideek eta udaletako ordezkariek. Argazkia: 'Aiurri' aldizkaria.

Udal Euskaltegiko arduradunek jakinarazi dute 15:00etatik 17:30era eta 18:30etik 21:00etara arteko ordutegia duten taldeetan azken tokiak geratzen direla. Izena eman nahi dutenek 943-36 16 21 telefono zenbakira deitu edo euskaltegia@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatzi behar dute.