Datorren urteko Inauterietako gaia aukeratzeko prozesua abiatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2025eko irailaren 19a

Dotore asko mozorrotu ohi dira herritar kuadrillak.

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du martxan jarri duela 2026ko Inauterietako gaia aukeratzeko parte hartze prozesua; hilaren 26a izango da iritzia emateko azken eguna. Horretarako, erakundearen webgunea erabil dezakete herritarrek, edo, bestela, etxe guztietara bidalitako txartela udalerriko zenbait gunetan jarritako postontzietan utzita. 

Botoa emateko epea amaitutakoan, konpartsak eta Inauterietan parte hartu ohi duten gainerako eragileak bilera batera deituko ditu udalak, bildutako proposamenak aztertzeko. Astebete geroago bost finalista hautatuko dituzte eta bigarren faseari ekingo diote. Horretan, berriz ere iritzia emateko aukera izango dute lasarteoriatarrek, sarean edota lehen aipatutako postontzi horien bidez. 

Udaletik herritar oro animatu dute datorren urteko Inauterietako gaia hautatzera. Ospakizunak otsailaren 12an hasiko dira.

Erlazionatuak

Inauteri larunbata: adiskide artean, ederki

Txintxarri Aldizkaria 2025 mar 03 Kultura

Inauteri larunbata: arratsalde koloretsua

Txintxarri Aldizkaria 2025 mar 03 Gizartea