Zein da, zure ustez, udako argazki onena?

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 15a, 10:22

TXINTXARRI-ren argazki lehiaketan parte hartzeko epea amaituta, zuen iritziak jasotzeko txanda da orain. Igande gauerdira arte izango duzue horretarako aukera. Animatu eta parte hartu!

Hamabost herritarrek bidalitako 22 argazkiren artean zuen iritziz onena zein den hautatu beharko duzue. Zuetako bakoitzak boto bana emateko aukera izango du. Irakurleen saria irabazten duenak Errigorako produktuz osatutako saski eder bat eramango du etxera. 

BOZKATU