Hazten jarraitzen du TXINTXARRI aldizkariaren sareko komunitateak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 5a, 08:00

Ikasturte bakoitzean TXINTXARRI-ren atari digitaleko trafikoaren errepasoa egiten dugunean gero eta gehiago kostatzen zaigu titular originalak idaztea, azken urteetako joerak berbera izaten jarraitzen duelako (eta luzaroan halaxe segi dezala!): sareko komunitateak hazten jarraitzen du eta herri komunikabideak inoiz baino bisita (345.691), erabitzaile (151.942) eta hasitako saio (151.942) erregistratu ditu. Eskerrik asko, beraz, era batera edo bestera komunikazio proiektu hau jarraitu eta laguntzen duzuenoi.