Animatu eta parte hartu udako argazki lehiaketan!

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 1a, 14:39

Udaran zehar atera dituzun argazki politak erakusteko ordua iritsi da! TXINTXARRI aldizkariak lehiaketa antolatu du aurten ere; irudiak aurkezteko azken eguna hilaren 14a izango da, igandea. Hurrengo egunean irekiko dugu botoak emateko epea, 21era arte. Lantaldeko kideok bi sari emango ditugu: irakurleena bat eta hiru profesionalek osatutako epaimahaiarena bestea. Errigora eta Aldika produktuez osatutako otar bana emango ditugu! Animatu eta parte hartu!

LEHIAKETAN PARTE HARTU NAHI DUT