Auskalo erromeria taldeko kideen eskutik ikasi dute erromeria musikaz, eta Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolako lagunek, berriz, antzerkiaz irakatsi diete. Sorgin Jaiak-ekoak ere ondoan izan dituzte, eta horiengandik ere izan dute zer ikasia. Horien guztien laguntza izan dute euren herri festak antolatu eta ospatzeko, eta ederki ikasi dutela erakutsi dute; txupinazo eta guzti, ospakizun koloretsu bezain alaia aurrera eraman dute Okendo plazan. Izan dira buruhandiengandik ihesi aritu behar izan direnak ere.