Palestinaren aldeko muraletan egin dituzten pintaketak salatzeko "prentsaurreko jendetsua" egingo dute astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 5a, 11:19

Lasarte-Oria Palestinarekin herri ekimeneko kideek Palestinaren aurkako gorroto mezuak eta Israelen aldeko aldarriak gaitzetsi dituzte eta iragarri dute mobilizatu egingo direla astelehenean, Askatasunaren parkean, 19:00etan. Lasarteoriatar oro gonbidatu dute ekintzarekin bat egitera, agerraldia ahalik eta jendetsuena izan dadin. "Mezu sionista, arrazista, homofobo, islamofobo, kolonialista, inperialista eta faxistei ez", gehitu dute.