Zanguango Teatroak irekiko du gaur kale antzerki emanaldien zikloa

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 4a, 10:29

'El peor espectáculo del mundo' antzezlaneko eszena bat. Argazkia: Zanguango Teatro.

Hilabete honetako kultura ekimenak kalera aterako ditu udalak, tartean, antzezlanak. Aurrenekoa gaur arratsaldean izango da, Okendo plazan, 19:00etan: Zanguango Teatroa taldearen 'El peor espectáculo del mundo'. Sarrera doakoa da.

"Auzoko heroi bat" protagonista duen biografia antzeztu bat ikusiko dute Okendora bertaratzen diren herritarrek. Are gehiago, "euren burua aurrekontu txikiarekin eta material txarrekin egiten duten pertsona horiekiko maitasun ekintza" da. Ikuskizun umoretsua bada ere, antzezlana ikusten dutenek abagunea izango dute bizitzaren alor sakon bat baino gehiagoz gogoeta egiteko. 

Fitxa artistikoa
  • Sortzaileak: Txubio Fernandez eta Miguel Muñoz.
  • Aktorea: Txubio Fernandez.
  • Eszenografia: Carlos Perez.
  • Argazkilaritza: Sonia Estevez.
  • Soinua: Marc Canou.
  • Musika: Bingen Mendizabal.
  • Produkzioa: Zanguango Teatro.
  • Zuzendaritza: Miguel Muñoz.

 

Erlazionatuak