Udako zinema saioak irekiko du hilabete honetako kultura agenda, gaur gauean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 3a, 15:26

Hilabete honetarako prestatu duen programazioaren berri eman du Lasarte-Oriako Udalak. Kultur etxeko auditoriotik kalera aterako ditu antzerki, dantza eta zinema emanaldiak eta Santa Anako azoka aurrera eramango du hilaren 20an, egun osoz, 26rako egitarauaren aurrekari gisa. 

Programazioa

Ekimen guztiak Okendo plazan egingo dituzte.

Gaur, hilak 3

  • 22:00etan, Belfast filmaren emanaldia.

Bihar, hilak 4

  • 19:00etan, Zanguango Teatroa taldearen eskutik, El peor espectáculo del mundo antzezlana.

Hilak 10, osteguna

  • 19:00etan, Node Kultur Elkartearen eskutik, Ondarea eta dantza ikuskizuna. 22. Dantza Zirkuituaren barruko jarduera da.

Hilak 11, ostirala

  • 19:00etan, Zirko Txosko taldearen eskutik, Tavole: arriskua taula gainean antzezlana.

Hilak 18, ostirala

  • 19:00etan, Hutsun konpainiaren eskutik, Txalaparta hutsa ikuskizuna.

Hilak 20, igandea

  • Goizez eta arratsaldez, Okendo plazan eta inguruan, Santa Anako artisau azoka.

Hilak 24, osteguna

  • 22:00etan, Mad Max filmaren emanaldia.

Hilak 25, ostirala

  • 19:00etan, Cirk Panik taldearen eskutik, El somni d'un pardal antzezlana.