"Kolore bizi eta askotarikoak" erabili ditu artista herritarrak kartela egiterakoan, "ikuslearen arreta" erakartzeko. "Egilea kontrasteetan oinarritu da, eta tonu berezi batekin fantasiazko giroa sortu du. Forma bihurri, oker eta dinamikoen bidez, irudien mugimendu sentsazioa islatu du bere estiloko pertsonaien bitartez", nabarmendu dute Astigarragako Udaletik.
Egilearen sormen prozesuaz galdetuta, honakoa erantzun du Etxeberriak: "Niretzat oso garrantzitsua da mota honetako lanetan askotariko gorputzak irudikatzea, disidenteak eta adineko pertsonak barne. Gorputzaren irudiaren inguruko egungo gatazkaren aurrean nire lan artistikoaren bidez hartutako erabaki kontzientea da".
Astigarragako festa horiek ez ezik, hastear dauden Hernaniko sanjoanak eta Lasarte-Oriako Sorgin Jaiak ere iragarriko dituzte Etxeberriaren kartelek.