Hernaniko Udalak jakinarazi duenez hemezortzi lan aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara. Sanjoanetako Jai Batzordeak horietatik bost hautatu zituen eta herritarrak izan dira jaiak iragarriko dituen lana aukeratu dutenak, boto bidez. 1.152 iritzi jaso ditu erakundeak eta horietatik 405 Etxeberriaren afixaren aldekoak izan dira.