2023ko udazkenean ireki zuten negozioa Elaiak eta Alaznek eta tarte horretan erreferentziazko toki bilakatu da udalerrian, ez bakarrik goxo jaten eta edaten delako, bertaratzen diren bezeroek jasotzen duten gertuko tratuagatik ere bai.
Elaia eta Alazne Fadrique ahizpek sortu eta gidatzen duten establezimenduarentzat izan da Urrats Bat programak ematen dituen aitortzetako bat: Emakumeek Gidatutako Enpresa Onenen kategorian lehiatu dute. Bi herritarrek pozarren jaso dute saria eta egunero egiten dutenarekin are indar eta ilusio gehiagoz jarraitzeko kemena eman die aintzatespenak. Donostiako Aquariumean egindako ekitaldian jaso dute garaikurra.
2023ko udazkenean ireki zuten negozioa Elaiak eta Alaznek eta tarte horretan erreferentziazko toki bilakatu da udalerrian, ez bakarrik goxo jaten eta edaten delako, bertaratzen diren bezeroek jasotzen duten gertuko tratuagatik ere bai.
2023 aza 10 Ekonomia