"Birziklatzearen erronkan" laguntzeko postua jarriko dute gaurtik larunbatera arte

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 9a, 12:18

Aste Berdea aurrera eramango dute Lasarte-Oriako Udalak eta Artelatz enpresak: aurtengo fokua birziklatzean jarri dute eta prozesu horri buruzko informazio postu bat jarriko dute udalerriko zenbait tokitan, arratsaldetan. Argibideak emateaz gain etxera eramateko konposta banatuko dute.

Informazio postua

Gaur, hilak 9

  • Basaundi auzoan, 16:30etik 19:30era.

Bihar, hilak 10

  • Elizatze plaza, 16:30etik 19:30era.

Hilak 11, asteazkena

  • Andatza plaza, 09:30etik 13:30era.

Hilak 12, osteguna

  • Elizatze plaza, 16:30etik 19:30era.

Hilak 13, ostirala

  • Okendo plaza, 16:30etik 19:30era.

Hilak 14, larunbata

  • Elizatze plaza, 09:30etik 13:30era.