24 bikote borrokatuko dira txapela eta sarien bila. Bi multzotan egongo dira banatuta bikoteak eta kanporaketa sistemaren bidez, 22ra iristen den bikoak aurrera egingo du. Final hamaseirenetan hamasei bikote hasiko dira eta final zortzirenetan iaz final laurdenetara iritsi ziren bikoak batuko dira lehiara. Horrela pixkanaka final handira iritsiko da txapelketa.
Antolatzaileek herritarrak gonbidatzen dituzte trinketera hurbildu eta jokalariak animatzera, frontenisa jokatzen egun ederra igarotzea espero dute eta.
Aian, egoera zaila
Pilota kontuekin jarraiki, Herriarteko gomazko pala txapelketan aurrera egiteko Lasarte-Oriak hiru neurketak irabazi beharko ditu Aian, hilaren 8an.
Loidibarren pilotalekuan maiatzaren 30ean jokatutako jardunaldian, Aiak eraman zituen hiru puntuak. Bakarkako lehian Jagoba Mendizabalek 10-20 galdu zuen; Xabi Arteaga eta Jon Pello Artetxek ederki borrokatu arren, ezin izan zuten Aiako bikoa gainditu (16-20) eta Iker Artetxek ere zail izan zuen zazpira arteko neurketan (15-20).