Talentua soberan dutela erakutsi dute antzezle gazteek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 5a, 10:47

Bost antzezlanen emanaldiak egin dituzte Kukukako antzezle gaztetxoek 23. Antzerki eta Dantza Asteko bigarren egunean: 'Jamonyi', 'Landaberri show-a', 'Parisko misterioa', 'Txapelazotz' eta 'Aneren arima'. Ederki jardun dira ikasle guztiak eta ikus-entzuleen txalo zaparrada ozenak jaso dituzte ordainetan.

Gaurtik aurrera...

Hilak 5, osteguna

• 19:00etan, kultur etxean, antzerki emanaldiak: Jolastokia guztiona da, Ez galdu aukera, Bazen behin ikastola bat, Katastrofe bat platerean eta Zuen zirkua.

Hilak 6, ostirala

• 19:00etan, kultur etxean, Zarena izan zaitez antzezlana eta Euskal Dantza Sorkuntza modalitateko ikasleen emanaldiak.

Hilak 7, larunbata

• 12:00etan eta 19:00etan, kultur etxean, Euskal Dantza modalitateko ikasleen emanaldiak.

Kukukaren festa

Hilak 8, igandea

• 11:00etatik aurrera, herrian barrena, kale antzerkia Oaintxe in deu! txarangarekin batera.

• 13:30ean, Okendo plazan, Zor diegun memoria emanaldia.

• 14:00etan, Okendon, bazkaria. Ondoren, postre lehiaketa.

• 17:30ean, Okendon, Auskalo taldearen kontzertua.

Herri bazkarirako txartelak Jalgi eta Tiburtzio Artizar tabernetan eros ditzakete herritarrek: haurrenek (12 urte arte) 12 euro balio dute eta helduenek 18 euro. Menua hau izango da: paella, postrea, edariak eta kafea. Postre lehiaketa ere egingo dute eta izena emateko azken eguna gaur izango da, hilak 5. Telefono zenbaki honekin jarri behar dute harremanetan: 655 84 73 45. Aurreneko hiru sailkatuek sari bana jasoko dute.

Erlazionatuak