Jauregiko abenturetatik, munstroen festara

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 4a, 07:53

Hasi da Kukuka eskolaren 23. Antzerki eta Dantza Astea. Manuel Lekuona Kultur Etxeko oholtzara igotzen lehenak Garaikoetxea-Landaberri eta Sasoeta-Zumaburuko Lehen Hezkuntzako talde bana izan dira: 'Jauregiko abenturak' eta Munstroen festa' antzezlanak erakutsi dituzte, hurrenez hurren. Guraso eta senideek auditorioa bete dute eta batek baino gehiagok sakelako telefonoarekin grabatu du eszenaren bat, senitartean berrikusi eta haurrak koxkortzen direnean euren lehen urratsak gogoratzeko.

Gaurtik aurrera...

Hilak 4, asteazkena

• 19:00etan, kultur etxean, antzerki emanaldiak: JamonyiLandaberri showaPariseko misterioa, Txapelazotz eta Aneren arima.

Hilak 5, osteguna

• 19:00etan, kultur etxean, antzerki emanaldiak: Jolastokia guztiona da, Ez galdu aukera, Bazen behin ikastola bat, Katastrofe bat platerean eta Zuen zirkua.

Hilak 6, ostirala

• 19:00etan, kultur etxean, Zarena izan zaitez antzezlana eta Euskal Dantza Sorkuntza modalitateko ikasleen emanaldiak.

Hilak 7, larunbata

• 12:00etan eta 19:00etan, kultur etxean, Euskal Dantza modalitateko ikasleen emanaldiak.

Kukukaren festa

Hilak 8, igandea

• 11:00etatik aurrera, herrian barrena, kale antzerkia Oaintxe in deu! txarangarekin batera.

• 13:30ean, Okendo plazan, Zor diegun memoria emanaldia.

• 14:00etan, Okendon, bazkaria. Ondoren, postre lehiaketa.

• 17:30ean, Okendon, Auskalo taldearen kontzertua.

Herri bazkarirako txartelak Jalgi eta Tiburtzio Artizar tabernetan eros ditzakete herritarrek: haurrenek (12 urte arte) 12 euro balio dute eta helduenek 18 euro. Menua hau izango da: paella, postrea, edariak eta kafea. Postre lehiaketa ere egingo dute eta izena emateko azken eguna ekainaren 5a izango da. Telefono zenbaki honekin jarri behar dute harremanetan: 655 84 73 45. Aurreneko hiru sailkatuek sari bana jasoko dute.