Zabaletako jaietako otorduetarako sarrerak salgai dituzte auzoko lokalean eta Arima tabernan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 23a, 06:30

Zabaletako Jai Batzordeko kideek jakinarazi dute festetako larunbateko herri afari eta igandeko herri bazkarirako txartelak Arima tabernan edota auzoko lokalean eros ditzaketela herritarrek, hilaren 25era arte (igandea).

Herri afarirako txartelek 16 euro (12 urte arteko haurrentzat) eta 26 euro (gainerakoentzat) balio dute. Txikienek menua hauxe izango da: hestebete iberikoak, urdaiazpiko kroketak, parrillan erretako hanburgesak (0 kilometrokoak) patatekin, izozkia, ogia eta edaria. Helduena, berriz, hauxe: entsalada mistoa, parrillan erretako baserriko oilaskoa, parrillan erretako txerri saiheskia, Eceiza etxeko pasteltxoak, ogia, edaria eta kafea.

Igandeko herri bazkarirako txartelek 10 euro (12 urte arteko haurrentzat) eta 22 euro (gainerakoentzat) balio dute.