Milakultura eguna egingo dute gaur, Lasarte-Oriako aniztasuna ospatu eta saretzeko

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 23a, 06:49

Arratsaldean astinduko dute Bizipozaren koloretako paraxuta.

Iritsi da herriko aniztasuna "aberastasuna" dela lau haizetara aldarrikatzeko eguna. Lasarte-Oriako Bizipoza taldeak, norbanako eta eragile ugarirekin elkarlanean, Milakultura eguna ospatuko du goizetik hasi eta iluntzera arte. Okendo plaza hartuko dute horretarako, baina, eguraldi txarra egiten badu, Oriarte Landaberriko patiora joango dira.

Egitaraua

  • 10:30etik aurrera, herriko ikastetxeetako haurrek jolasak eta bestelako ekimenak egingo dituzte.
  • 18:00etan, Ttakun Kultur Elkarteko aisialdi taldeak. Mundua saltsan!
  • 19:00etan, herriko mila kulturen berri izateko tartea. Kantuak, dantzak eta gastronomia ez dira faltako.