Astebete bete da gaur EHPM Euskal Herriko pentsiodunak Gasteizen mobilizatu zirela. 145.142 sinadura erregistratu zituen EHPM Eusko Legebiltzarrean. Tramite horren bitartez gutxieneko pentsioa Espainiako lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea eskatu zuten. EAEko hiru lurraldetako pentsiodunak batu ziren Gasteizen (Nafarroako ordezkaritza bat ere izan zen bertan), horien artean, lasarteoriatarrak ere bai. Azken horiekin egin zuen Gasteizerako bidaia TXINTXARRI-k ere, eta bertan bildutakoekin bideo laburpena prestatu du aldizkariak